Irisgarritasuna
Azken eguneratzea: 2026ko azaroa
Gure konpromisoa
Edonork erabili ahal izatea nahi dugu webgune hau: mugikorretik edo ordenagailutik, teklatuarekin bakarrik, testua handituta edo pantaila-irakurgailu batekin. Web Edukiaren Irisgarritasun Jarraibideak (WCAG) 2.2 jarraituz egin dugu, AA mailan.
Betetze-egoera
2026ko azaroaren 11ko berrikuspenaren arabera, webgune honek WCAG 2.2 jarraibideen AA maila betetzen du, gure esku ez dagoenean izan ezik:
- Gida batzuek beste webgune batzuetako dokumentuetara eramaten dute, hala nola legeetara, dekretuetara eta PDF formatuko gida ofizialetara. Haien irisgarritasuna argitaratzen dituenaren araberakoa da.
- WhatsAppeko estekek haren aplikazioa edo webgunea irekitzen dute, eta ez dira gureak.
Nola egiaztatu dugun
- Tresna automatikoekin, gaztelaniaz eta euskaraz, mugikorrean eta ordenagailuan: axe orri guztietan eta Lighthouse orri nagusietan.
- Eskuz berrikusita: teklatuarekin erabiltzea eta fokua, edukira joateko esteka, mugikorreko menua, testuen kontrastea, argazkien testu alternatiboak, formularioa eta haren errore-mezuak, % 200eko zooma eta 320 pixeleko zabaleran irakurtzea.
Berrikuspena Dimuwebek egin du, webgunea mantentzen duenak.
Arazoren bat aurkitzen baduzu
Webgune honetako zerbaitek ondo funtzionatzen ez badizu edo informazioren batera iritsi ezin bazara, esaiguzu posta elektronikoz (info@zazpiharri.com) edo telefonoz (642 42 30 74). Informazioa beste modu batera emango dizugu eta orria berrikusiko dugu.